Mundua -

AEB

Etxe Zuriko komunikazio zuzendariak dimisioa eman du

Mike Dubkek joan den martxoaren 6an hartu zuen  kargua, eta, ordudanik, nazioartean oihartzun handia izan duten hainbat polemikari aurre egin behar izan die.

AEBko Etxe Zuria. Artxiboko argazkia: EFE
AEBko Etxe Zuria. Artxiboko argazkia: EFE
AEBko Etxe Zuria. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astearte honetan dimisioa eman du Mike Dubke Etxe Zuriko komunikazio zuzendariak, azken asteotan Errusiak AEBko hauteskundeetan esku hartu zuen argitzeko ikerketa dela eta herrialde horretako komunikazio estrategiaren inguruan polemika ugari sortu ostean.

Momentuz, Etze Zuriak ez du hitzik esan haren erabakiaren inguruan, baina Amerikako Estatu Batuetako hainbat hedabideren esanetan, Dubkek astearte honetan bertan agurtuko ditu azken hilabeteotan bidelagun izan dituen lankide guztiak.

Sean Spicer Etxe Zuriko bozeramailearekin buru-belarri aritu da lanean orain arte. Spicer AEBko Gobernuaren ordez hitz egiteko ardura duen pertsona da, baina azken asteotan kazetariekin izandako harremanak direla eta kritika ugari jaso ditu.

Azken egunotan, komunikazio kabinetean aldaketak egiteko aukera aztertu du Trumpek, eta, aditu askoren esanetan, Spicer kaleratzeko asmoa zuen.

Dubkek joan den martxoaren 6an hartu zuen Etxe Zuriko komunikazio zuzendari kargua, eta, ordudanik, nazioartean oihartzun handia izan duten hainbat polemikari aurre egin behar izan die. Adibidez, Trumpen hauteskunde-kanpainaren eta Errusiaren arteko lotura ikertzeko ardura zuen James Comey FBIko zuzendari ohia egun batetik bestera kargugabetzea erabaki zutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump albisteak