Mundua -

Manchesterreko atentatua

Beste gizon bat atxilotu dute Manchesterren atentatuarekin lotuta

Une honetan, zortzi gizonezko daude atxilotuta Manchesterren, eta Salman Abediren aita eta anaia, Tripolin. Bost heldu eta bost ume egoera kritikoan daude, eta beste 32, ospitalean.

Poliziak Manchester Arena estadioaren inguruetan. Argazkia: EFE
Poliziak Manchester Arena estadioaren inguruetan. Argazkia: EFE
Manchester Arenako suizidak sare baten laguntza zuelakoan dago Polizia

1:30

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manchesterreko Poliziak beste gizon bat atxilotu du gaur, ostirala, hiri horretan, aurreko astelehenean 22 hildako eta 64 zauritu eragin zituen atentatuarekin lotuta. Salman Abedi suizidak bonba bat lehertarazi zuen Manchester Arena estadioaren kanpoaldean, hildako eta zauritu asko eraginda, horietatik, asko umeak.

Twitterren argitaratutako ohar baten bidez, Poliziak baieztatu egin du ostiral goizaldean egindako operazioan beste gizonezko bat atxilotu dutela, Moss Side kanpoaldeko auzoan.

Iturriaren arabera, une honetan zortzi pertsona daude atxilotuta, eta galdekatzen ari dira. Azken egunotan, gizon bat eta emakume bat aske utzi dituzte, kargurik gabe.

Poliziak dioenez, azken orduotan, hainbat miaketa egin dituzte Manchesterren, baita St Helensen (Merseyside, Ingalaterrako iparraldean) ere.

"Miaketak asteleheneko atentatuarekin lotuta daude, ikerketa erritmo bizian doa", hori dela eta, Poliziak "aukera guztiak ditu eskuartean".

Bestalde, Manchesterreko osasun arduradunek jakinarazi dutenaren arabera, bost helduk eta bost umek egoera kritikoan jarraitzen dute, eta beste 32 ospitalean daude, horietatik 18 heldu eta 14 adingabe.

Eraso berri bat egoteko arriskuaren aurrean, Indar Armatuko kideek poliziaren lekua hartu dute kokaleku estrategikoetan, besteak beste, Londresen turismo gehien biltzen dituzten guneak, eta agente armatuak herrialde osoko trenak arakatzen hasi dira.

Gobernu britainiarrak mehatxu terroristaren alerta maila igo zuen aurreko asteartean, maila "kritikora", hain zuzen; horren arabera, edozein momentutan gerta liteke atentatua pairatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Erresuma Batua albisteak Atentatuak argazkiak Estatu Islamikoa Albisteak Ingalaterra azken ordukoa