Mundua -

Manchesterreko atentatua

Erresuma Batua eta AEB datuak partekatzen hasi dira berriz

Salman Abedik Estatu Islamikoaren heziketa jaso zuen Sirian, CNNk zabaldu duenez, AEBko Gobernuaren arabera.

May eta Trump atzo NATOren gailurrean. Argazkia: EFE
May eta Trump atzo NATOren gailurrean. Argazkia: EFE
May eta Trump atzo NATOren gailurrean. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia britainiarra informazioa partekatzen hasi da berriz Estatu Batuetako segurtasun agentziekin, prentsan filtrazio berririk egingo ez direla "bermatu" eta gero, aste honetan ez bezala.

"Informazioa partekatzeko akordioen inguruan hitz egiten ez badugu ere… Berme berriak izan ditugu eta orain mundu osoko aliatuekin elkarlanean ari gara, baita 'Five Eyes' Inteligentzia aliantzako kideekin ere", Mark Rowley terrorismoaren aurkako Polizia britainiarreko arduradunak zabaldu duenez.

'Five Eyes' Inteligentzia aliantza AEBk, Kanadak, Australiak, Zeelanda Berriak eta Erresuma Batuak osatzen dute. Polizia britainiarraren iragarpena Theresa Mayk eta Donald Trumpek elkarrekin hitz egin ostean etorri da. Antza, Mayk esan du bi herrialdeek partekatzen duten Inteligentzia informazioa konfidentziala dela eta ezin dakiokeela prentsari eman.

Gobernu britainiarra gogaituta agertu da AEBko prentsa Manchesterreko atentatuaren inguruko informazio zehatza argitaratu duelako.

Heziketa Sirian

Baliteke Salman Abedik Estatu Islamikoaren heziketa jaso izana Sirian, CNNk zabaldu duenez, AEBko Gobernuaren arabera.

Telebista kateak Gobernu estatubatuarraren iturriak aipatu ditu, identifikatu gabe, baina atentatuaren ondotik abiatutako ikerketan jasotako informazioaren arabera, Abedi Siriara joan omen zen orain dela zenbait hilabete.

AEBren arabera, EIk terrorista suizida atentatua egiteko moduan prestatu zuen, CNNren iturriak dioenez, eta Abediren beste senide batzuk ere erradikalizatu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak bideoak Erresuma Batua Estatu islamiarra berriak Albisteak Trump gaur Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren azken ordukoa Ingalaterra albisteak