Mundua -

Indarkeria bolada

Azken orduetan 14 pertsona hil dituzte Afganistanen

Goizean hildako ISAFeko hiru soldaduei ordu batzuk lehenago gertatutako sei polizia eta bost zibilen heriotzak gehitu behar zaizkie.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iturri ofizial batek jakitera eman duenez, sei polizia afganiar pozoindu eta tiroz hil dituzte goizaldean hegoaldeko Kandahar hirian.

Poliziek kontrolgune bat zaintzeaz arduratzen ziren, hiriaren hegoaldean, eta inork ez du, momentuz, atentatua aldarrikatu.

Horretaz gain, eta Lal Mohamed Herat probintziako buruzagiaren esanetan, bost zibil hil egin ziren bart Herateko Shindand distrituan.

Bostak ibilgailu batean zihoazen mina batek eztanda egin duenean. Beste lauk zauriak izan dituzte.

ISAFeko hiru soldadu bi atentatutan hil dira

ISAF edo Afganistanen Segurtasuna Bermatzen Laguntzeko Nazioarteko Indarreko soldadu bat hil egin da inprobisatutako lehergailu batek eztanda egin duenean. Gertakaria Afganistango mendebaldean gertatu da.

Astearte honetan ere ISAFeko beste bi soldadu hil dira aurretik, ekialdean lehertutako beste bonba baten ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea