Mundua -
atentatua
Ariana Grande 'jota, bihotz-bihotzez', atentatuaren aurrean
Artistak kontzertua eman behar zuen Londreseko OZ aretoan maiatzak 25 eta 26an, eta, beste bat Bartzelonan, ekainak 13an, Palau Sant Jordin.
eitb.eus
Ariana Grande atentatua izan baino lehentxeago Manchester Arenan kontzertua ematen duen artista "jota" agertu da gertatutakoaren aurrean, Twitter sare sozialean argitaratutako mezu baten bidez.
"Jota. Bihotz-bihotzez, sentitzen dut. Ez dut hitzik", gaineratu du.
Bestalde, Scooter Braun artistaren ordezkariak ere esan du "bihotza hautsi" zaiela. "Ekintza koldar honetan bizitza galdu duten umeengatik eta haien familiengatik dolua dugu orain", gaineratu du.
"Hitzek ezin dute azaldu biktimengatik eta haien familiengatik sentitzen dugun samina", Braunen esanetan. Ondoren, eskerrak eman dizkie "arriskua zen lekura bizitzak salbatzeko abiatu diren larrialdi zerbitzuei".
Ariana Grande AEBko abeslari eta aktorea da. Nickelodeon umeentzako telebista katean 15 urterekin egindako telesailei esker ospe handia lortu zuen.
Gainera, abeslari lanetan ere arrakasta handia izan du, zenbait herrialdetan abestien zerrendetako lehen postua eskuratuta.
Artistak kontzertua eman behar zuen Londreseko OZ aretoan maiatzak 25 eta 26an, eta, beste bat Bartzelonan, ekainak 13an, Palau Sant Jordin, munduan zehar egiten ari den biraren baitan.
Momentura arte, berak, ez bere ordezkariek, ezta kanal ofizialek ere ez dute argitu birarekin jarraituko ote duten.