Mundua -
Uholdeak Pakistanen
'Ez dut sekula horrelakorik ikusi', esan du Ban ki-moonek Pakistanen
NBEko arduradun nagusiak txosten berezia aurkeztuko du Asanblada Orokorraren aurrean hil honen 19an. Horren bidez munduko gainerako herrialdeak modu eraginkorrago batean bultzatu nahi ditu.
Erredakzioa
Ban ki-moon, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia Pakistanen da, uholdeek txikitutako lekuak bisitatzen. Iritsi eta gutxira inoiz ez duela horrelakorik ikusi adierazi du, izan ere, bi aste dira uholdeek milioika pakistandarrei kalteak eragitek ari direla.
"Naturak eragindako hondamendi asko ikusi ditut mundua zehar, baina horrelakorik, inoiz ez. Uholdeen asunto hau, gainera, ez da oraindik amaitu, asteak igaroko dira dena pasatu arte" esan du Banek, Asif Alí Zardari Pakistaneko presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan.
NBEko agintaria igande goizean iritsi da Pakistanera eta hegoaldeko lt ekurik kaltetuenak bisitatu ditu Punjab inguruan. Bertan, hainbapresa gainezka egitear daude.
Ondoren, Ban Zardari presidentearekin eta Yusuf Razá Guilani lehen ministroarekin bildu da.
Ban ki-monnen helburua laguntzak ahalik eta lasterren iristea da: NBEk nazioarteko herrialdeei 459 milioi dolar eskatu dizkien arren, momentuz kopuru horren bostena heldu da.
Nazio Batuen azken datuen arabera, uholdeek 14 milioi pertsona kaltetu ditu, 1.343 hil dituzte eta 1.588 zauritu. Pakistango gobernuak, hala ere, kaltetuen kopurua 20 milioietakoa dela esaten du.