Mundua -
Analisia
Ez dago atzera bueltarik Iraken
Hauteskundeetatik bost hilabete pasa direnean, oraindik behin behineko Gobernua jarraitzen du, alderdiak ez direlako gai izan koalizio egonkor bat aukeratzeko
Jesus Torquemada
Estatubatuar soldaduak Iraketik alde egiteko bi aste besterik geratzen ez direnean, zalaparta handia sortu dute, bai Washingtonen, bai Bagdaden, Irakeko Armadako agintari militarrak egindako adierazpenak.
Izan ere, Bakabir Zebarik adierazi duenez, Irakeko Armada ez dago prest herrialdeko segurtasuna bere gain hartzeko eta estatubatuarrak joaten arazoak izango dira. Bere ustez estatubatuarrak 2020 urtera arte geratu beharko lirateke. Litekeena da Zebarik arrazoia izatea. Irak ezegonkortasun politikoan murgilduta jarraitzen du.
Hauteskundeetatik bost hilabete pasa direnean, oraindik behin behineko Gobernua jarraitzen du, alderdiak ez direlako ados jartzen koalizio egonkor bat aukeratzeko. Sunien eta xiiten arteko liskarrak egoteko arriskua dago. Gobernuaren eta atzerriko soldaduen kontrako taldeek euren ekintzak areagotu dituzte azken asteetan.
Horrela, Irakeko Armadaren inguruko zalantzak oinarria dute. Arazoa da Zebariren egia, egi deserosoa dela. Barack Obama AEBetako presidenteak ezin du atzera bueltarik eman, arrazoi politikoak eta logistikoak direla eta.
Orain 100.000 soldadu eta 2011ko abenduan beste 50.000 soldadu erretiratzeko agindua betetzen ez baldin badu, porrot handia izango zen Obamarentzat.