Mundua -

Zibererasoa

Telefonicak dio kaltetutako ordenagailuak kontrolpean daudela

Chema Alonso enpresako datu buruak azpimarratu duenez, eragin gehiago izan du hedabideetan, Telefonica barneko errealitatean baino.

Telefonica. Argazkia: EFE
Telefonica. Argazkia: EFE
Telefonica. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chema Alonso Telefonica enpresako datuen ataleko arduradunaren esanetan, atzo 70 herrialdetan birus elektroniko bat zabaldu zuen zibereraso masiboak kaltetutako ordenagailuak "kontrolatuta daude eta konpontzen ari dira".

Alonsok bere blogean idatzitako artikuluan adierazi duenaren arabera, zibererasoak eragin gehiago izan du hedabideetan eta sare sozialetan, Telefonica enpresako "barneko errealitatean" baino.

Horrez gain, 'ransomware' birusak "ez duela benetako eragin handirik sortu" berretsi du Alonsok. Izan ere, antza denez, erasotzaileek bitcoin (diru digitala) bidez egindako 8 ordainketa baino ez dituzte lortu (6.000 dolar), kaltetutako ordenagailuak bere onera itzultzearen truke.

'Ransomware' birusaren asmoa ez zela datuak lapurtzea azaldu du, kaltetutako ordenagailuetako artxiboak zifratzea baizik. Ondoren, egindako kalteak konpondu nahi izanez gero, bitcoinetan 300 dolarreko erreskatea eskatzea zen xedea. Hala, software kaltegarriaren aurkako motorrek antzematen ez zuten mezu elektroniko baten bidez hedatu zuten birusa.

Mundu osoko helbide elektronikoetara masiboki bidalitako 'spam' mezuak kaltetutako ordenagailuek beste batzuetara zabaldu zuten infekzioa.

Izandako ordainketa kopuru baxua eta Wannacryren infekzio mapa ikusita, erasoei aurre egiteaz arduratzen diren taldeen "lan ona" nabarmendu du Alonsok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea