Mundua -

Frantzia

Macronen alderdiak ez du Valls onartu

La Republique en Marchek dio ez dituela barne irizpideak errespetatzen, eta ez dela politikariak "birziklatzeko" alderdi bat. Sozialistek dagoeneko hasi dute ministro ohia kanporatzeko prozedura.

Macron eta Valls, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Macron eta Valls, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Macron eta Valls, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Republique en Marche Emmanuel Macron presidentearen alderdiak ez du Manuel Valls lehen ministro ohia hauteskunde legegileetarako zerrendetan sartzea onartu. Gainera, Alderdi Sozialistak, Vallsen aurreko alderdiak, abian jarri du lehen ministro ohia kanporatzeko prozedura.

La Republique en Marchek jakinarazi duenez, Vallsek, gaur egun, ez ditu betetzen hauteskundeetarako zerrendan sartzeko "irizpideak" betetzen.

Alderdi Sozialistak "oportunismoa" egotzi zion Vallsi, eta alderdia uzteko eskatu zioten, alderdiari "lan egiten utz diezaion".

Jean-Paul Delevoye La Republique en Marcheren Inbestidura Batzorde Nazionaleko presidenteak azaldu duenez, ez dute "egoki ikusten Manuel Vallsen hautagaitza onartzea". "Gure lana ez da birziklatzea. Gure betebeharra herritarrei eskaintza berri bat ematea da", azpimarratu du. Dena dela, Delevoyek aitortu du Vallsen eskaintzan "ausardia politikoa" dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Manuel Valls Albisteak