Mundua -
Bahiketa, Mauritanian
12 urteko kartzela-zigorra, Mauritaniako bahitzailearentzat
Joan den urriaren 29an Al Kaedak Albert Vilalta, Roque Pascual eta Alicia Gamez bahitu zituen kooperazio lanetan ari zirela. Gamez aske utzi zuten, baina beste biak bahiturik jarraitzen dute.
Erredakzioa
Nuakchoteko epaitegi batek 12 urteko kartzela-zigorra berretsi du Omar Sahraouirentzat, joan den urrian Gobernuz Kanpoko Erakunde kataluniar bateko hiru kide bahitzeagatik. Sahraoui kondenatu nagusia da.
Beraz, Mauritaniako hiriburuko Polizia-auzitegiak hartutako erabakia berretsi du; Omar Sahraoui 13.700 euroko isuna ordaindu beharko du eta ondasun guztiak konfiskatu dizkiote, ANI albiste agentzia lokalak jakinarazi duenez.
Bestalde, Joumaa al Regreghi absolbitu dute; hasiera batean kartzela-zigorra txikiena betetzea eskatzen zuten berarentzat. Gainerako inplikatuen epaia ez dute eman oraindik.
Aurretik zigortutako lagunen artean, Boukahri Ould dago; urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten bahitutakoen zaindari izateagatik.
Joan den urriaren 29an Al Kaedak Albert Vilalta, Roque Pascual eta Alicia Gamez bahitu zituen Dakarrera kooperaziorako materiala garraiatzen ari zirela. Gamez aske utzi zuten, baina beste biak bahiturik jarraitzen dute.