Mundua -
Uholdeak Pakistanen
Pakistaneko hondamendiak 14 milioi kaltetu eragin ditu dagoeneko
Zardari presidentea bere herrira bueltatu da astebetez Europan egon ondoren. Hildakoen kopuruak milakoa aise gainditzen du.
Erredakzioa
Uholdeek txikizioa eragiten jarraitzen dute Pakistanen. Mila pertsonatik gora hil dira dagoeneko eta kalltetuak, berriz, 14 milioi.
Asia Hego-ekialdean gertatutako tsunamiarekin konparatu ditu uholdeak Nazio Batuen Erakundeak, hori dela eta, egoerari aurre egin ahal izateko, estatuei laguntza eskatu die. Izan ere, Pakistanek bakarrik ezingo dio egoerari aurre egin eta dirua lortzea premiazkoa da orain.
Pasadan astetik laguntza taldeek ura, janaria eta botikak banatzen ari diren arren, ezin diete beharizan txiki batzuei besterik erantzun.
Asif Ali Zardari presidentea bere herrira iritsi berria da. Asko kritikatu dute Zardari, Pakistanek azken 80 urtetako uholderik handienak pairatzen ari denean, bidaia ofizialean joan zelako Frantzia eta Erresuma Batura. Pakistaneko lehen ministroak kudeatu beharreko egoera dela esanda erantzun zien Zardari Presidenteak gaizki esanei.
Presidenteak ez du oraindik argitu urak suntsitutako lekurik bisitatuko duen ala ez.