Mundua -

Zurrumurru faltsuak

Venezuelak bideo bat argitaratu du Leopoldo Lopez onik dagoela erakusteko

Marco Rubio senatari estatubatuarrak esan zuen Twitterren Leopoldo Lopez oso larri zegoela ospitalean; hori dela eta, Gobernu venezuelarrak bideoa publikatu du.

Leopoldo López
Leopoldo López
Leopoldo López

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernuak Leopoldo Lopez Borondate Popularra mugimendu politikoaren sortzailearen bideo bat zabaldu du, bizirik dagoela erakusteko, hainbat zurrumurruk ospitalean egoera larrian zegoela zabaldu eta gero. Leopoldo Lopez Ramo Verde espetxean dago, 2014ko otsailetik.

Lilian Tintori Lopezen emazteak "ospitale militarrerako bidean" zegoela iragarri zuen Twitter bidez, "Lepoldo ikusi ahal izatea eskatzeko". Behin heldu zenean, Tintorik berriz ere idatzi zuen bere senarra bertan ez zegoela esateko.

Diosdado Cabello Venezuelako Alderdi Sozialista Bateratuaren presidente ohiak, Venezuelako telebista ofizialean duen saioan, "isiltasuna" eskatu du, Lopezen irudiak jarri aurretik, bideoaren "soinua ona ez delako".

"Entzun egin behar duzue, Leopoldo Lopezek oraintsu egindako grabazio bat dudalako", esan du. Irudiotan, bideoa bizirik dagoela erakusteko egin duela azaltzen du oposizioaren kideak.

Delcy Rodriguez Venezuelako Kanpo Arazoetarako ministroak errespetua eskatu dio Marco Rubio senatari estatubatuarrari, horrek Leopoldo Lopez ospitalean oso larri zegoela zabaldu ostean.

"Errespetua eskatzen dizut", Venezuelagatik eta hango hiritarrengatik. "zure ekintza kriminalak Venezuelari eta bakean bizitzeko eskubideari eraso egiten die", esan du Rodriguezek Twitterren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Venezuela Latinoamerikako azken ordukoa Leopoldo López albisteak