Mundua -

Bakea lortzeko

Madurok Asanblea Konstituziogilea deitu du Venezuelan

"Botere konstituziogilea aktibatu dut herriak aberriaren botere osoa har dezan", iragarri du Madurok Caracasen Maiatzaren Lehena dela eta egindako ekitaldi jendetsuetan.

Madurok asanblea deitzeko sinatu duen dekretua erakutsi du. Argazkia: EFE
Madurok asanblea deitzeko sinatu duen dekretua erakutsi du. Argazkia: EFE
Madurok Biltzar Nazionak Konstituziogilea deitu du

1:47

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Asanblea Konstituziogilea deitu duela iragarri du astelehen honetan, VI. Errepublika aldarrikatzeko asmoz, Venezuelako Konstituzioaren 347 Artikuluak zehazten dituen eskumenei helduta.

"Botere konstituziogilea aktibatu dut herriak aberriaren botere osoa har dezan", iragarri du Madurok Caracasen Maiatzaren Lehena dela eta egindako ekitaldi jendetsuetan, hedabide venezuelarren arabera.

Maduroren esanetan, "misio guztiak babestu nahi ditut Konstituzioaren bidez, inoiz pribatizatu ez ditzaten".

"Jatorrizko botere konstituziogilea deitu dut, Errepublikak behar duen bakea lortzeko, kolpe faxista garaitzeko eta herriak, burujabetzaren bidez, bakea, armonia eta benetako elkarrizketa nazionala inposa ditzan", esan du.

"Ordua da. Bidea da. Ez dute beste aukerarik utzi", presidenteak Konstituzioaren ale bat, "Chavezen alaba", eskuan zuela adierazi duenez.

Junto a los Ministros y el Pueblo Revolucionario, convocamos al Poder Constituyente Originario #VamosAConstituyente https://t.co/uPmaZSTYag

— Nicolás Maduro (@NicolasMaduro) 1 de mayo de 2017

"Elkarrizketa nahi dute? Botere Konstituziogilea. Bakea nahi dute? Botere Konstituziogilea. Hauteskundeak nahi dituzte? Botere Konstituziogilea. Jatorrizkoa, guztiahalduna, langilea, herrikoa", erantsi duenaren arabera.

"Herritarren konstituziogilea deitu dut, ez alderdi politikoena ezta eliteena ere, ez, herritarra, langilea, herrikoa, misiolaria, nekazariena. Konstituziogile feminista, gazteriarena, ikasleriarena, indigena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela argazkiak Latinoamerika Nicolás Maduro gaur