Mundua -

Hondamendi naturala

Gutxienez 88 hildako Indiako iparraldeko uholdeetan

Sei espainiar zeudela esaten duen informazioa jaso du Indiako Enbaxada espainolak, eta kaltetuen artean espainiarrik dagoen egiaztatzen saiatzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 88 pertsona hil dira gaur gauean eman diren uholde indartsuetan, Leh hirian, Jammu-Cachemira estatuan (Indiako iparraldea). Azken 80 urteko uholderik okerrenak dira.

Estatuko Turismo ministroaren, Nawang Rigzin Joraren, esanetan, "bat batean sortutako uholdeak eta lokatzaren mugitzeak ezustean hartu du biztanleria gauean eta hauen etxeak, eraikin ofizialak edota lekuko autobus geltokia eraman ditu".

Salbatze-lanetan eta laguntza banaketan 6.000 militar baino gehiago ari dira lanean dagoeneko. Naseema Lanker-en, gobernuko ordezkariaren arabera, "Armadak salbatze-operazio bat jarri du martxan eta hildakoen zenbatekoa igo daiteke" desagertu diren pertsona asko daudelako.

Sei espainiar zeudela esaten duen informazioa jaso du Indiako Enbaxada espainolak, eta kaltetuen artean espainiarrik dagoen egiaztatzen saiatzen ari da.

Baina oraingoz, Enbaxadak ezin izan du kaltetutako gunearekin kontakturik izan uholdeen ondorioz komunikazioak moztu dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea