Mundua -

Siria

Leherketa handia izan da Damaskoko aireportutik hurbil

Oraindik ez dakite biktimarik izan den; Al Manar Libanoko telebistaren arabera, Israelek egindako bonbardaketa batek eragin du eztanda, baina momentura arte ez dago konfirmazio ofizialik.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Damasco Siriako hiriburua aireportuarekin lotzen duen errepidean leherketa handia izan da gaur goizaldean, osteguna, baina oraindik ez dakite biktimarik izan den.

Eztanda aipatutako errepidean dagoen aireportuaren lehergai biltegi batean jazo da.

Giza Eskubideen aldeko Behatoki siriarrak (egoitza Londresen du, eta informatzaileak herrialdean) leherketa baieztatu egin du, Reuters albiste agentziak zabaldu duenez.

Al Manar Libanoko telebista katearen arabera (Hezbola alderdi-milizia xiitari lotuta dago) "litekeena da" leherketa Israelek egindako bonbardaketa batek eragin izana, baina momentuz ez dute bide ofizialetatik baieztatu.

Al Manarren web gunean aireratutako azken ordu batek dioenez, dagoen "informazioaren arabera, bonbardaketak kalte materialak baino ez ditu eragin", hildakorik izatea baztertuta.

Israelek ez du bonbardaketen berri ematean, normalean, baina askotan esan dute Hezbolaren aurka egingo dutela Sirian, Israelen kontra erabil ditzaketen armak garraiatzea saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Siria albisteak gaur