Mundua -

Venezuela

Protestetan 26 pertsona hil direla baieztatu du Venezuelako Fiskaltzak

Gainera, 437 pertsona zauritu dira, eta 1.289 atxilotu dituzte azken asteetako protestetan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita sei pertsona hil dira orain arte Venezuelan, azken asteetan izandako protestetan eta lapurretetan, Fiskaltzak baieztatu duenez.

"Gaur arte, 26 venezuelar hil dira indarkeria ekintzetan; lau nerabe eta 22 heldu", zehaztu du Luisa Ortega Diaz fiskal nagusiak.

Gainera, 437 pertsona zauritu dira, eta 1.289 atxilotu dituzte. Horietatik, 65 preso dituzte.

Fiskalaren esanetan, indarkeria ekintzak "estatu gehienetan gertatu dira, seitan izan ezik".

Ortega Diazek elkartasuna eta doluminak adierazi dizkie hildakoen senideei, eta errefusatu egin du "indarkeriaren erabilera arma politiko gisa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Venezuela argazkiak Latinoamerikako albisteak