Mundua -

Krisia

Venezuelako Gobernuak oposizioaren 'plantoa' gutxietsi du

Oposizioko taldeek, ordea, dozenaka hiritan jende andana elkartu dela azpimarratu du.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Eserialdi jendetsua, Caracas hiriko autobide inportanteenean

1:04

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernuaren arabera, "normaltasuna" da nagusi herrialde osoan, oposizioak Caracas hiriburuan eta barnealdeko hainbat hiritan deitu duen "plantoa"k ez du eragin nabarmenik izan.

VTV albiste-kate ofizialak eta Gobernuaren mendeko sare sozialetan eta webguneetan manifestaziorik gabeko gune zabalak erakutsi dituzte, tartean errepide garrantzitsuak, bulegoak eta herritarren ohiko joan-etorriak.

 

 

Ernesto Villegas Venezuelako Komunikazio eta Informazio ministroak dozenaka bideo jarri ditu Twitterren, eta bertan ikus zitezkeen Caracas hiria, eta Tachira, Guarico, Barinas, Anzoategui, Bolivar, Trujillo eta Miranda estatuak, normaltasun osoan.

 

 

Era berean, herrialdeko hainbat puntutan oposiziokoko jarraitzaileak egiten ari diren "plantoak" ageri diren bideoak ere zabaldu ditu, eta nola ez duten desordena publikorik eragin.

 

 

Bestalde, Caracaseko Metroak jakinarazi du normaltasunez lan egin duela, % 100ean, duela hiru aste Gobernuaren kontrako protestak hasi zirenetik lehenengo aldiz.

 

 

Chavismoaren kontrakoek, berriz, irakurketa positiboa egin dute dozenaka herritan izan duten harrerarekin.

39 polizia zaurituta Tachiran

Bestalde, Tachira estatuko gobernadoreak, Jose Vielma Morak, azaldu duenez, bertan 39 polizia zauritu dira protestak hasi zirenetik.

Oposizioak azken asteetan abiatutako zenbait manifestaziotan istiluak gertatu dira, eta gutxienez 23 pertsona hil dira, eta 100 inguru zauritu. Gainera, 800 bat atxilotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Venezuela Latinoamerika albisteak