Mundua -
Bronkhorstspruiten
18 ikasle eta bi heldu hil dira Hegoafrikan, zirkulazio istripu batean
Adingabeak lehen eta bigarren hezkuntzako eskoletako ikasleak ziren, eta eskola garraioko minibus batean zihoazen.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 18 adingabe eta bi heldu hil dira ostiral honetan, Hegoafrikan, beraiek zeramatzan minibus baten eta kamioi baten arteko talkan, Bronkhorstspruit udalerrian, Johannesburgetik 95 kilometro ipar-mendebaldera, bertako larrialdi zerbitzuetako eledun batek iragarri duenez.
Lehen eta bigarren hezkuntzetako ikasleak ziren gazteak, eta istripuaren tokian bertan hil dira, ibilgailuak su hartu baitu kolpearen ondorioz.
Oraindik ez da istripua izateko arrazoirik ezagutu. Minibusak haurrak etxerako bidean zeramatzan.
Panyaza Lesufi Gautengeko probontziako Hezkuntza kontseilariak esan duenez, minibusak onartutakoa baino pertsona gehiago zeramatzan.