Mundua -
Tiroketa Parisen
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Parisko atentatua
Talde terroristak identifikatu egin du atentatuaren egilea: Abu Yusuf al Beljiki.
AGENTZIAK | ERREDKZIOA
Estatu Islamikoak bere gain hartu du ostegun gauean Parisen izandako atentatua, talde terroristarekin lotura duen Amaq informazio agentziak jakinarazi duenez.
Gainera, talde terroristak identifikatu egin du atentatuaren egilea: Abu Yusuf al Beljiki (?belgikarra?).
Horrela, Estatu Islamikoak erakutsi du atentatuaren berri zuela hura gertatu baino lehen, ez baitu beti ematen egileen izena.
Aste honetan bi pertsona atxilotu dituzte Marseillan, "une batetik bestera" atentatua egiteko asmoa zutelakoan.
Frantzia larrialdi egoeran dago 2015eko azaroaren 13an Parisen atentatua izan zenetik. 130 pertsona hil zituzten orduan.