Mundua -
Libanoko hegoaldea
Lau hildako, Israelen eta Libanoren arteko borroketan
Libanoko soldadu batzuekin liskar bat izan ostean, Israeleko armadak hamar obus jaurtiki ditu.
Erredakzioa
Bi soldadu eta kazetari libanoar bat eta beste soldadu israeldar bat hil dira Israeleko armadak Israel eta Libanoko muga bonbardatu ostean, Libanoko hegoaldeko iturri militarrek Eferi jakinarazi diotenez.
Libanoko Adeisseh herri mugakidetik gertu piztu da istilua. Hain zuzen, Israeleko soldadu talde batek Israelek jarritako segurtasun horman zeuden zenbait zuhaitz moztu nahi zituztenean. Horma hori NBEk ezarritako "marra urdinetik" gertu kokatzen da.
Hori horrela, Israeleko soldaduek lehenengo tiro batzuk bota zituzten eta ondoren, hamar obus jaurtiki dituzte eta horietako bat Libanoko armadaren posizioetatik gertu eztanda egin du.
Israeleko Metula hiriko auzokide baten hitzetan, soldaduen arteko tiroketa 12:25ak aldera (9:25 Euskadin) izan da eta ordu erdi inguru iraun du.
Libanoko iturri militarrek soldadu bat tiroz jo dutela aditzera eman du eta bestalde, lekuko batek esan du zibil bat zauritu dela bonbardaketan.
Baina egoera lasaitu zela ematen zuen arren, Israeleko eta Libanoko armaden arteko borrokaldiak beste bi orduz luzatu dira.