Mundua -

Frantzia

Marseillan atxilotutako biek armak eta lehergaiak zituztela dio Fiskaltzak

Bestalde, Matthias Fekl Frantziako Barne ministroak adierazi du bi susmagarriek "datozen egunetan" atentatu bat egiteko asmoa zutela.

Marseillan egin dute polizia-operazioa.
Marseillan egin dute polizia-operazioa.
Marseillan egin dute polizia-operazioa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Molins Parisko fiskalak jakinarazi duenez, gaur Marseillan atxilotutako bi lagunei lehergailuak egiteko materiala eta Estatu Islamikoaren propaganda atzeman dizkiete.

Fiskalak agerraldia egin du arratsaldean polizia-operazioari buruzko informazioa emateko. Atxilotuak, Clement B. eta Mahiedine M., frantziarrak dira, eta hauteskunde-kanpainan atentatu bat egiteko asmoa zuten, ikerlarien esanetan.

“Indarkeriazko ekintza bat egin nahi zuten berehala, Frantzian”, azpimarratu du, baina erantsi du ez dakitela erasoa noiz eta noren kontra egin nahi zuten. Presidentegai batzuek aitortu dute segurtasun-neurriak areagotzeko abisua jaso zutela aurreko astean.

Poliziak arma eta munizio ugari atzeman ditu bi atxilotuek alokatutako etxebizitza batean. Lehergailuak egiteko materiala ere bazutela zabaldu dute.

Bestalde, Matthias Fekl Frantziako ministroak ere agerraldia egin du, eta “datozen egunetan” atentatu bat egiteko asmoa zutela berretsi du.

“Erradikalizatutako bi gizonezko dira, 1987an eta 1993an jaiotakoak, eta epe laburrean, hots, datozen egunetan, Frantzian eraso bat egitekoak ziren”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Zer gertatu da Parisen? Frantzia albisteak Jihadismoa Albisteak