Mundua -
Frantzia
Bi gizon atxilotu dituzte Marseillan, kanpainan erasotzeko prest zirelakoan
Frantziako Poliziaren ustez, 30 eta 24 urteko bi gizonek, zeinak aurretik 'jihadistatzat' sailkatu baitzituzten, atentatuak egin nahi zituzten hauteskunde kanpainan.
Agentziak | Erredakzioa
Frantziako zerbitzu sekretuek muturreko islamistatzat identifikatuta zituzten bi gizon atxilotu ditu gaur Frantziako Poliziak Marseillan, presidentetzarako hauteskunde kanpainan atentatuak egiteko prest zeuden susmoak baitzituen.
France Info kateak ikerketaren ingurukoek aipatuta argitu dutenez, 30 eta 24 urteko bi gizonezko dira, frantziar herritartasuna dutenak, eta Barne Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia zelatan zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea