Mundua -

Cleveland (AEB)

Gizon batek beste bat hil du, eta zuzenean eman du Facebooken

Steve Stephens omen da hiltzailea. Polizia haren bila dago, eta "armatuta" dagoela eta "oso arriskutsua" dela ohartarazi du.

Clevelandeko Poliziak zabaldutako susmagarriaren argazkia. EFE
Susmagarriaren argazkia. EFE
Clevelandeko Poliziak zabaldutako susmagarriaren argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Clevelandeko (AEB) Polizia gizon baten bila dago, beste bat hil eta hilketa Facebook bidez zuzenean eman duela egotzita. Gizona ihes eginda dago.

Calvin Williams Clevelandeko poliziaburuak jakinarazi duenez, ustezko hiltzailea Steve Stephens da. "Armatuta dago eta oso arriskutsua da", ohartarazi du.

Williamsen hitzetan, oraingoz Facebook bidez grabatutako hilketa bakarrik egotzi diote Stephensi, berak beste 15 hilketa egin dituela aitortu duen arren. Biktima zoriz aukeratu omen du hiltzailea.

Hilketa egin eta ihesari ekin dio Stephenek. FBIa ari da bilatze lanetan laguntzen.

Facebookek Stephensek grabatutako bideoa kendu du, baina hainbat hedabideetan ikus daiteke. Irudiotan, Stephensek honakoa dio bere autotik jaistean: "Hiltzeko norbait aukeratuko dut, agure hau adibidez".

Biktimari "Joy Lane" izena —neska-lagun ohia omen da— esateko eskatu dio, eta gizonari defendatzeko aukerarik eman gabe, tiro batez hil du Stephensek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko azken ordukoa