Mundua -
Tiroketa
Gutxienez hiru hildako, Turkian izandako tiroketa batean
Aurkariak diren hainbat talde politiko eztabaidan hasi dira Yabanardi herriko hautesleku batean, Turkia hego-ekialdean, konstituzioaren erreformari buruzko erreferendumean.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru pertsona hil dira gaur Turkia hego-ekialdean, aurkariak diren hainbat talde politikoren artean gertatutako tiroketa baten ondorioz. Yabanardi herriko hautesleku batean jazo da ezbeharra, Diyarbakir probintzian, konstituzioaren erreformari buruzko erreferenduma egiten ari diren egunean.
Dogan albiste agentzia errusiarrak emandako informazioaren arabera, liskarra eskola bateko jolastokian gertatu da 09:30ean, Mehmet Yildiz izeneko gizon batek, herriko alkatearen semeak, eztabaida batean beste hainbat pertsonari tiro egin dienean. Abdülrezzak Yildiz, Seyhmus Yildiz eta Idris Yildiz dira hildakoak.
Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, eta agente talde bat bidali dute segurtasuna bermatzera. Alkatearen semeak atxilotu dituzte: Melhmet eta Tahir Yildiz.
Firat albiste agentziak eman du gertaeraren berri eta nabarmendu duenez, AKP alderdiko kide batzuk (Erdoganen jarraitzaileak) herrian ez zeuden zenbait bizilagunen izenean bozkatu nahi zuten, baina beste talde bat erabakiaren aurka agertu da.
Bozketa bertan behera utzi dute tiroketaren ondorioz.