Mundua -
Tragediaren ostean
Mexikoko istripuan hildako hirugarrena Irene Carbo da
Mexikon desagertutakoen txalupa-zaina eta gidaria kartzelan sartu dituzte. Bestalde, Bartzelonara heldu dira bizirik atera ziren bi gazteak.
Erredakzioa
Mexikoko ibai batean desagertutako Kataluniako lau gazteetatik hirugarren baten gorpua identifikatu dute; Irene Carbo Xifre da, Cassà de la Selvakoa (Girona), San Luis de Potosiko (Mexiko) babes zibileko iturriek Eferi jakinarazi diotenez.
Orain arte identifikatu dituzten beste bi gazteak Neus Terradas eta bere ahizpa Nuria dira, Cassà de la Selva udalerrikoak biak, Espainiako ipar-ekialdean.
Baltsa irauli egin zenean ertzera igeri egiten heldu ondoren salbatu ziren sei espainolak, gidariak Tamuleko ur-jauzia ikusteko Tanchachin ibaia gurutzatu ahal zelaz konbentzitu zituenean igo ziren, turismo bulegoak ur-laster indartsuak zeudelako debekatuta zegoela esan arren.
Bizirik irtendako bi pertsonen, Bernat Palau eta Adina Frauren, testigantzen arabera, ontzi-zaina beste ertzera heltzeko zailtasunak ikusi ondoren txalupatik jauzi zen eta ibaiaren indarraren esku utzi zituen espainolak. Honek ontzia iraultzea eragin zuen.
Francesc Espasa Nolet desagertuta jarraitzen du, istripuan desagertutako laugarren gazte katalana.
Ontzi-zaina eta gidaria, kartzelatuta
Antonio Casado Espainiak Mexikon duen Enbaxadako lehenengo idazkariak esan du epaileak itsasontziko gidaria eta gida turistikoa galdekatu dituela eta horren ostean kartzelara bidali dituela.
Ustez, gida izan zen ibaia zeharkatzeko gai zirela esan zuena, nahiz eta eguraldi txarragatik turismo arloko agintariek debekatu.
Itsasontzia irauli egin zen eta gazteak ibaira erori ziren. Bi bakarrik iritsi ziren lehorrera, gainerakoak urak eraman zituen.