Mundua -

Siria

Gutxienez 112 hildako Alepon, ebakuatuen konboi baten aurkako atentatuan

Hainbat iturriren arabera, Al Fua eta Kefraya herrietako ebakuatuak zihoazen autobus baten aurkako atentatua izan da, suizida batek lehertutako bonba-auto batekin.

Alepon lehertutako bonba-autoa. EiTB
Alepon lehertutako bonba-autoa. EiTB
Al Assaden aldeko jarraitzaileen kontrako atentatua izan da Alepon

1:00

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka pertsona hil dira gaur, Siriako Gobernuaren aldeko miliziak eta haien familiartekoak zeramatzan konboi baten aurkako leherketa batean. Siriako Defentsa Zibilak dioenez, hildakoak 112 dira, eta zaurituak 50 inguru.

RIA Novosti albiste agentzia errusiarrak emandako informazioaren arabera, zenbait ordu zeramatzaten Rashidinen blokeatuta, Alepo hiriaren ingurunean. Izan ere, Gobernuak eta errebeldeek ebakuatuak elkar trukatzeko egindako akordioa bertan behar utzi zuten.

Errebeldeen aldeko Aleppo24 hedabideak azaldu duenez, 60 dira hildako pertsonak, nahiz eta ez duten baztertu kopuruak gora egitea datozen orduotan.

Hezbolaren milizien (Damaskoren aldekoak) eta Behatokiko aktibisten esanetan, bonba autoz egindako atentatu suizida izan da, Idlib probintziako Al Fua eta Kefraya hirietatik ebakuatutako jendearen aurka.

Bi hiri horietatik zetozen errefuxiatuak dira biktimak, errebeldeen esku zeudenak. Siriako Gobernuaren jarraitzaileei irteten uztea adostu zuten, Alepora aske joan ahal izateko. Trukean, berriz, Siriako armadak errebeldeei eta haien familiartekoei joaten uzteko konpromisoa hartu zuen.

Dena den, bi aldeak ez zeuden ados Zabadaya hiria akordioan sartu behar zuten ala ez erabakitzeko. Horrenbestez, ebakuazioa eta trukea bertan behera utzi ostean, milaka pertsona blokeatuta geratu ziren, ez toki batean ez bestean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gerra Siria Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian?