Mundua -
Hondamendia
Montzoi-euriteak txikizioa eragiten ari dira Pakistanen
Mila hildako inguru daude, baina askoz gehiago egon daitezkeela susmatzen da. Kaltetuak, berriz, milioitik gora.
Erredakzioa
Monzoi-euriteen ondorioz sortutako uholdeek ehundaka hildako eta milioitik gora kaltetu utzi dituzte Pakistanen. Azken orduetan herriko ekialdea bortitz jo dute, eta bertako agintariak prest daude Indo ibaiak gainezka noiz egingo zain.
Amer Siddique Hondamendien Kudeaketarako Aginte Nazionaleko ekintza zuzendariak arriskua herrialdeko ekialdean eta hegoaldean kokatu du, azken egunetan ipar-mendebaldeko Khyber-Pakhtunkhwa probintzian historiako txikiziorik handiena eragin eta gero. Azken bost egunetan aurretik inoiz ikusi ez bezalako euriteak izan dituzte.
Express telebista kate pakistandarrak esandakoaren arabera, ur korrontea 3,9 milioi segundoko indarrarekin doa Punjab probintzian, Pakistango populatuena.
Shahbaz Sharif lehen ministroak adierazi duenez, uholdeek uztak, etxeak eta negozioak txikitu dituzte, eta bere gobernuak "baliabide guztiak" martxan jarri dituela gaineratu du. Hala ere, "laguntza publiko gehiago" eskatu du.
1.100 hildakotik gora egon daitezke
Sindheko probintzian egoera latz berbera bizitzea espero dute, izan ere, eguraldi iragarpenek euria eman dute ostirala arte gutxienez.
Segundoko 1,47 milioi litroko ur abiadurarekin, ejertzitoa Sindhen zehar zabaldu da. Indo ibaiak gainezka egiteko arriskua ikusita, soldaduak biztanlegoa handik ateratzen ari dira txalupa eta salbamendu jakaz ekipatuta.
Bitartean, zorigaiztoak Pakistango hegoalderako bidea hartu du.
Hildakoak 500 inguru direla esan duten arren, eta desagertutakoak 94 probintzia bakar batean, Siddique zuzendariak Khyber-Pakhtunkhwan 400 hildako zenbatuta dituela esan du, eta beste 94 herrialde osoan zehar, horietarik 37 Punjaben, azken asteko euriteen ondorioz.
Pakistango hedabide batek 1.100 hildako ematen ditu, baina iturririk aipatu gabe.