Mundua -
Atentatua
Gutxienez 25 hildako eta 20 zauritu bonba baten ondorioz, Afganistanen
Afganistaneko hegomendebaldean, errepidearen ondoan, jarritako bonba batek autobus bat aldamenetik igarotzean eztanda egin du bertoko agintariek adierazi dutenaren arabera.
Erredakzioa
Gutxienez 25 pertsona hil dira eta beste 20 zauritu dira Afganistanen hegomendebaldeko errepide batean jarritako bonba batek eztanda egin ostean. Horrela adierazi dute bertoko agintariek. Gertakaria Delaram barrutian, Nimrozeko herrialdean, Kabuletik 700 kilometrotara, hori zen, hain zuzen ere, ibilgailuaren helmuga.
Ibilgailuak ondotik pasatzean eztanda egiteko errepideetan jartzen diren lehergailuak Afganistanen dauden nazioarteko soldaduen lehen heriotza kausa dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea