Mundua -

91.000 agiri sekretu

Obama 'kezkatuta', Afganistani buruzko agirien filtrazioa dela-eta

Hala ere, dokumentu horien informazioei garrantzia kendu die AEBetako presidenteak, zaharrak direlako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango gerrari buruzko 91.000 dokumenturen filtrazioa dela-eta "kezkatuta" azaldu da Barack Obama AEBetako presidentea. Interneteko Wikileaks atarian eman ziren ezagutzera datuak.

AEBetako Kongresuko agintariekin bildu ostean agerraldia egin du Obamak Etxe Zurian. Dokumentu horien informazioei garrantzia kendu die AEBetako presidenteak, zaharrak direlako eta iragan abenduan "estrategia berri bat martxan jartzera eraman ziguten erronkak" biltzen dituztelako.

"Horregatik gerrarekin dugun konpromisoa handitu dugu", Obamaren hitzetan. Horrela, estrategia berria hasi zenetik 30.000 soldadu gehiago bidali dituzte Afganistanera.

AEBetako presidentearen ahotan, estrategia "ongi amaitzea beharrezkoa da", gerrak bakarrik horrela arrakasta izan dezakeelako. Urrian hamar urte beteko ditu Afganistango gerrak.

Bestalde, gerran erabiltzeko baliabide berriak bideratzeko aurrekontu lege-proiektua onartzea eskatu dio Kongresuari Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea