Mundua -
NATOko eraso baten ostean
Karzaik 52 zibilen heriotza salatu du Afganistanen
Oraingoz, NATOk ez ditu Afganistango presidentearen hitzak baieztatu ez ezeztatu ere, baina ikerketa bat zabaldu du gertakariaren nondik norakoak azaltzeko.
Erredakzioa
Hamid Karzai Afganistango presidentearen hitzetan, NATOko ISAF indarrek 52 lagun hil zituzten orain dela hiru egun Afganistango hegoaldean, Helmand-en, jaurtigaiekin egindako eraso batean.
Oraingoz, NATOk ez ditu Afganistango presidentearen hitzak baieztatu ez ezeztatu ere, baina ikerketa bat zabaldu du gertakariaren nondik norakoak azaltzeko, Aliantzako iturriek Eferi jakinarazi diotenez.
"Gertakariaren nondik norakoak argitzeko ikerketa bat dago abian, eta oraingoz, akusazioak frogatzen dituzten ebidentziarik ez dago", iturri berdinen arabera.
Kabuleko Gobernuak Helmad-en gertatutakoa argitzeko beste ikerketa bat zabaldu du.
AIP Afganistango albiste agentziak aipatzen duenez, herritarren arabera, orain dela bi egun hainbat lagun hil edo zauritu ziren NATOko helikopteroen eraso batean.