Mundua -
ez zuen baimenik
1.000tik gora atxilotu Moskun, ustelkeriaren aurkako martxa batean
Atxilotuen artean Alexei Navalni Errusiako oposizioaren burua dago. 80 hiri baino gehiagotan egin dituzte protestak.
agentziak | erredakzioa
1.000 manifestari baino gehiago atxilotu dituzte igande honetan Errusian, gehienak Moskun, ustelkeriaren aurka egindako hainbat manifestaziotan, Sputnik albiste agentziak zabaldutako azken balantzearen arabera, Poliziako iturri bat aipatuta. Protesta Alexei Navalni oposizioaren buruak deitu zuen.
"Azken datuek diotenez, 1.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte", azaldu du Sputnikek aipatutako iturriak, kopurua modu ofizialean baieztatu ez badute ere. Barne Ministerioak 500 bat direla esan du, eta Errusiako hedabideek 700 atxilotura igo dute kopurua.
Navalnik, gainera, 20.000 errubloko (300 bat euro) isun bati aurre egin beharko dio edo, trukean, 100 ordu komunitatearen aldeko lanetan, "ordena publikoaren aurkako mobilizazio handia leku publikoan antolatzeagatik". Arau-hauste horregatik, gainera, 15 eguneko atxiloaldi administratiboa ere ezarri lekioke.
Manifestazio horretan, 7.000-8.000 pertsonak parte hartu dute, Navalniren deialdiarekin bat eginda, Tverskaya kaleko elkarretaratzean, Errusiako hiriburuko erdigunean.
"Moskuko erdigunean egindako jarduera publikoan poliziek eta Guardia errusiarrak 500 bat pertsona atxilotu zituzten", argitaratu dute Ministerioaren web gune ofizialean.
Atxilotuak Polizia-etxeetara eraman zituzten, arau-hausteak jasotzera, Barne Ministerioak dioenez. Gainera, erakundearen arabera, protesta, polizia batek zauri egin zuen buruan.
Moskuko agintariek, gainera, ukatu egin zioten Navalniri manifestazioa hiriaren erdigunean egitea, eta beste bi lekutan egitea proposatu zuten, baina ez zituen onartu.
Manifestazioak 80 hiri baino gehiagotan egin dituzte; San Petesburgokoan 3.000 parte hartzaile izan ziren -lau atxilotu- eta Vernezhen, esaterako, 300 manifestari.