Mundua -
Erasoa Londresen
Joseba Urkiola: ‘Kaosa da nagusi inguruan, dena itxita dago’
Erdiguneko kale nagusiak itxi dituzte, eta sirena hotsak entzun daitezke inguruan. Ondoren, Londresko Olinpiar Estadioaren ingurura joan behar izan du.
Eitb.eus
Joseba Urkiola EiTBko kazetariak Londresko erdigunea bisitatzen ari zela izan du Westminster zubian izan den erasoaren berri. Turista ugari dauden inguruan jazo da gertaera.
Bere esanetan, “zirrara eta kaosa nagusitu da” inguruan, eta “Londres helikopteroz bete” da. Eitb.eus-i jakitera eman dionez, erdiguneko kale nagusiak itxi dituzte, eta sirena hotsak entzun daitezke inguruan. Ondoren, Londresko Olinpiar Estadioaren ingurura joan behar izan du, Londresko erdigunetik 25 bat minutura.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea