Mundua -

Alemania

Martin Schulz izango da Alemaniako sozialdemokraten liderra

Botoen %100 lortu ditu eta sozialdemokraten hautagaia izango da irailean egingo diren hauteskunde orokorretan.

Martin Schulz aukeratu dute Alemaniako sozialdemokraten liderra. EFE
Martin Schulz aukeratu dute Alemaniako sozialdemokraten liderra. EFE
Martin Schulz aukeratu dute Alemaniako sozialdemokraten liderra. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Schulz Europako Parlamentuko presidente ohia aukeratu dute Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren buru izateko. Botoen 100 % lortu ditu eta sozialdemokraten hautagaia izango da irailean egingo diren hauteskunde orokorretan.

"Emaitza honekin hasi da Kantzelaritza erdiesteko bidea", adierazi du Alemaniako sozialdemokraten liderrak. Oso hunkituta agertu da Schulz, Berlinen alderdiak antolatutako ez ohiko kongresuan egindako bozketaren emaitza ezagutu eta gero.

Gaineratu duenez, "orain hasiko da herrialdeko alderdi indartsuena bihurtzeko eta kantzilerra izateko borroka".

Emandako 608 botoetatik 605 lortu ditu Schulzek (hiru ez dira baliozkoak izan). Une "ikaragarria" dela azpimarratzeaz gain, Alemaniako alderdi zaharrenaren buruzagitzan Sigmar Gabrielen lekukoa onartu duela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Alemania argazkiak Eguneko albisteak