Mundua -

Frantzia

Macron ikertuko dute, bidaia batean 'faboritismoa' izan zen jakiteko

2016ko urtarrilaren 6an izan zen bilera. Antza denez, Las Vegasera egindako bidaiak 381.759 euro balio izan zuen.

Emmanuel Macron, Frantziako hauteskundeetarako presidentegaia. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron, Frantziako hauteskundeetarako presidentegaia. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron, Frantziako hauteskundeetarako presidentegaia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako hauteskundeetarako presidentegaiak Las Vegasera (AEB) antolatutako bidaia batean “faboritismoa” izan zen argitzeko ikerketa bat ireki du astearte honetan Parisko Fiskaltzak. Bidaia Frantziako Ekonomia ministroa zenean egin zuen, beste enpresari batzuekin biltzeko.

2016ko urtarrilaren 6an izan zen bilera, Las Vegaseko Consumer Electronics Shows (CES) ekitaldian. Bertan, suspertzen ari ziren Frantziako hainbat enpresaren ordezkariekin bildu zen.

Martxoaren 7an Le Canard Enchaine Frantziako aldizkari satirikoak zabaldu zuenez, zuzenean Havas taldeari eman zioten bidaia antolatzeko ardura. Macron bera Ekonomia ministroa zenean Ekonomia Ministerioaren menpe zegoen Business Francek hartu zuen horren ardura.

Las Vegasera egindako bidaiak 381.759 euro balio izan zuen. Frantziako aldizkari horren arabera, 100.000 euro erabili zituzten ostatua ordaintzeko.

Le Canard Enchaine aldizkariak ustezko iruzur horren berri eman zuenean, gertatutakoa argitzeko eskatu zuen Macronek, eta araudia beti errespetatu duela nabarmendu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioarteko albisteak Frantzia berriak Alderdi politikoak albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Gaurko azken ordukoa Frantziako hauteskundeak Frantziako presidentea azken ordukoa