Mundua -

Frantziako hauteskundeak

Fillonek beste desertzio bat izan du, kanpainaren zuzendaria oraingoan

Vincent Chriqui-k ordezkatuko du Stefanini, astelehenetik aurrera, Fillonen taldeko komunikatu baten jakinarazi duen arabera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patrick Stefaninik, Frantziako presidentziaren hautagai kontserbadorea François Fillonen kanpainaren zuzendariak bere dimisioa eman du gaur. Dena den, bere postuan jarraituko du iganderako lehendakarigaiak deitu duen manifestaziora arte.

Vincent Chriqui-k ordezkatuko du Stefanini, astelehenetik aurrera, Fillonen taldeko komunikatu baten jakinarazi duen arabera.  Diru publikoa desbideratzeagatik, eragin-trafikoagatik eta ekitaldiak ezkutatzeagatik epaituko dute Fillon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia berriak Gaurko azken orduko albistea Frantziako hauteskundeak