Mundua -
Ezkutuko bilerak Errusiarekin
Ikerketa guztietatik aldendu egingo dela iragarri du Sessionsek
Errusiako enbaxadorearekin izandako bilerak aitortu ditu Sessionsek, baina ez zuela AEBko hauteskundeei buruz hitz egin esan du.
Agentziak | Erredakzioa
Jeff Sessions Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiak Errusiak AEBko hauteskundeetan izandako esku-hartzea argitzeko egiten ari diren ikerketa guztietan alde batera geratuko dela iragarri du ostegun honetan, Errusiako enbaxadorearekin birritan bildu zela zabaldu ostean.
Asteazken gauean, The Washington Post egunkariak frogatutzat eman zuen AEBko gaur egungo fiskal nagusia Sergey Kislyak Errusiako enbaxadorearekin birritan bildu zela AEBko presidentea hautatzeko hauteskunde kanpainan zehar. Senatuan bere karguaren zina egin zuenean, baina, horren inguruan galdetu zioten, eta ez zuen erantzunik eman.
Ostegun honetan, Errusiako enbaxadorearekin bildu zela aitortu du Sessionsek, baina ez zuela AEBko hauteskundeei buruz hitz egin adierazi du. Beraz, ez duela dimisiorik emango esan du.