Mundua -

Iruzkina

Fidelen berpiztea

Raulek presoak askatu eta Kubaren nazioarteko harremanak hobetzea lortu du, baina Fidelek beste betebehar bat du; kubatarrek ez dezatela uste askapen horiek erregimenaren ahuleziaren seinale direnik.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro bat-batean berriro agertu izanak ikusmin handia sortu du munduan, baina batez ere Kuban. Fidelek gaixotasun larri bat du eta ia lau urte egon da jendaurrean agertu gabe.

Eta bat-batean, astebete baino gutxiagoko epean, hainbat bileratan parte hartu du Fidelek: zientzialariekin eta ekonomialariekin elkartu da, eta elkarrizketa luze bat eman du telebistan.

Fidel maizago agertu izanak zer esan nahi ote duen galdetzen diote euren buruei denek. Une garrantzitsu batekin bat etorri da gainera, hain justu, Kubako presidente den bere anaia Raulek preso politiko gehienak aske uztea erabaki duenean

Batzuen iritziz, Rauli mugak ezarri nahi dizkio Fidelek erabaki gehiagorik har ez ditzan. Baina kontrakoa dela ematen du, hau da, jendaurrean berriz agertu izanarekin erakusten du gertatzen ari den guztiaren jakinaren gainean dagoela, eta bere anaiaren erabakiak babesten dituela.

Edonola ere, polizia onaren eta gaiztoaren paperak banatzea litzateke. Beharrezko neurriak adosten ditu Raulek eta diskurtso iraultzaileari eusten dio Fidelek. Raulek presoak askatu eta Kubaren nazioarteko harremanak hobetzea lortu du, baina Fidelek beste betebehar bat du; kubatarrek ez dezatela uste askapen horiek erregimenaren ahuleziaren seinale direnik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea