Mundua -
Ohiturarekin hautsi
Trump ez da Etxe Zuriko korrespontsalen afarira joango
Aurtengo afaria apirilaren 29an izango da, eta hainbat komunikabidek handikiaren jarrera dela eta ez zirela joango esan zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Donald Trumpek, ohiturarekin hautsi eta Etxe Zuriko korrespontsalen afarira joango ez dela adierazi du. Oso ekitaldi sozial garrantzitsua da eta bromak egiteko eta Gobernuaren eta prentsaren arteko tentsioak hobetzeko aukera paregabea da.
"Ez naiz aurtengo Etxe Zuriko korrespontsalen afarira joango. Mesedez, gau ikaragarria izan dezaten espero dut!", esan du Trumpek Twitterren.
Komunikabideekin tentsio handiak dituen momentuan heldu da Trumpen adierazpena. Atzo bertan, "lizun", "herriaren etsai" eta "albiste faltsuen" zabaltzaile deitu zien.
Etxe Zuriko Korrespontsalen Elkartearen urteko afarira presidentea, lehen dama, Gobernuko kargu altuak eta Ameriketako Estatu Batuetako komunikabide handietan (CNN eta The New York Times) Etxe Zuriko gaiak jorratzen dituzten kazetariak joaten dira.
Aurtengo afaria apirilaren 29an izango da, eta hainbat komunikabidek handikiaren jarrera dela eta ez zirela joango esan zuten.