Mundua -

Rafael Correaren ordezkoa

Lenin Moreno, Ekuadorko Presidentetza lortzeko urrats batera

Antza denez, ez da beharrezkoa izango bigarren itzulia egitea. Parte-hartze handia izan da hauteskunde-egunean.

Moreno, Ekuadorrekin batera, emaitzak ospatzen. Argazkia: EFE
Moreno, Ekuadorrekin batera, emaitzak ospatzen. Argazkia: EFE
Ekuadorren ez dakite bigarren itzulia egin beharko duten

1:28

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lenin Moreno Alianza PAIS mugimendu ofizialeko hautagaiak irabazi ditu Ekuadorko Presidentetzarako hauteskundeak lehen itzulian, botoen % 79,3 zenbatu dituztenean.

Hauteskunde Kontseilu Nazionalak argitaratu dituen datuen arabera,  Morenok botoen % 34,84 jaso ditu, eta Guillermo Lasso CREO Mugimenduko buruak, % 28,55.

Hirugarrena Cynthia Viteri izan da, bozen % 16,3 jasota; Paco Moncayok, berriz, % 6,83 erdietsi ditu, laugarren postuan geratuta. Gainerako hautagaiek botoen % 5 baino gutxiago jaso dituzte.

Kontseilu Nazionalaren esanetan, gainera, parte hartzea % 82,76koa izan da; boto zuriak guztien % 2,56 izan dira, eta baliogabeak, % 6,81.

Rafael Correa Ekuadorko presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, hautagaitza ofizialak garaipen "handia" lortu du presidentetza-hauteskundeak, Alianza PAIS mugimenduko hautagaiak jasotako babesa ezagutu eta gutxira.

 

Ekuadorko hauteskunde-legeak dioenez, hautagai batek lehen itzulian irabaziko du botoen % 50 baino gehiago lortzen badu, edo % 40 baino gehiago, bigarrenari % 10eko aldea ateraz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Latinoamerikako azken ordukoa Ekuador