Mundua -
300.000 hildako
Sei hilabete beti dira lurrikara batek Haiti suntsitu zuenetik
Ezbeharra jaso zenetik sei hilabete bete direnean, oraindik milaka lagun karpatan bizi dira, elikagai, osasun eta segurtasun arazoen menpe.
Erredakzioa
Haiti hiriburuko Port-au-Prince hainbat auzo kaosean murgilduta jarraitzen dute 300.000 hildako eragin zituen lurrikara jazo zenetik sei hilabete pasa direnean. Paisaia atsekabegarria da Haitin, kaleetan inprobisatutako karpak eta hondar multzoak daude oraindik.
Lurrikararen ostean kaltetuek parkeetara atera ziren eta karpak betetzen hasi zituzten. Fort Nationalen, Port-au-Princeko barnealdeko auzoan, etxeak domino fitxak bezala eraitsi ziren.
"Azken sei hilabetetan ez dugu aldaketarik nabaritu", adierazi du Marysek. Bere etxea uztera behartuta, Port-au-Princeko karpa batean bizi da Maryse, bere hiru seme-alabekin batera.
Inprobisatutako karpak
Sei hilabete ondoren, oraindik milaka lagun inprobisatutako karpetan bizi dira, elikagai, osasun eta segurtasun arazoen menpe.
Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) elkarteak adierazi duenez, "ehun milaka" lagun baldintza estutasunean bizi dira eta ez diote etorkizunari itxaropentsu begiratzen.
Bestalde, Haitiko azpiegituren baldintza txarrak eta berreraiki lanetan egindako aurrerapausu txikiak salatu ditu Mugarik Gabeko Medikuak eta nazioarteko komunitatea lanean jarraitzea eskatu du.