Mundua -

Indarkeria matxista

Emazteari urtean behin erasotzea despenalizatu dute Errusian

Hainbat indarkeria matxista kasu zigor gabe utziko dituen lege bat onartu du Putinek.

Vladimir Putin Errusiako presidentea. EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtean behin emaztea edo seme-alaba bat jotzea ez da delitu jada Errusian. Izan ere, Vladimir Putin presidenteak etxeko indarkeria despenalizatzeko lege bat sinatu du astearte honetan.

Lege berriaren arabera, min fisikoa eragiten duten baina lesiorik uzten ez duten erasoak ez dira delitu izango, falta administratibo baizik.

Urtean eraso bat baino gehiago egiten badu auzipetuko dute aurrerantzean erasotzailea. Gainera, biktimak frogatu egin beharko du eraso egin diotela, Justiziak ez baitu ofizioz esku hartuko.

Indarkeria matxista arloko adituen esanetan, Errusian biktimen % 90ek ez dute auzitara jotzen, prozedura oso korapilatsua baita.

Urtero 12.000-14.000 emakume hiltzen dituzte bikotekideek Errusian, Gobernuak 2008an kaleratutako datuen arabera. Urte horretatik aurrera, Gobernuak ez du datu gehiagorik eman.

Azken urteetan, erradikalizatu egin da ustezko balio tradizionalen defentsa, eta Errusia kristauen morala errespetatzen duen herrialde bakarra dela aldarrikatu ohi dute kontserbadoreenek.

Halaber, Europa "homosexualek ahulduta" dagoela esaten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Indarkeria matxista Errusia berriak Vladímir Putin Gaurko azken orduko albistea