Mundua -

Abusuak

Apaizek egindako 4.500 bat pederastia kasu salatu dituzte Australian

Guztira, 1.880 apaiz ikertuko dituzte, adingabeen aurkako abusuen egileak direlakoan. Tartean, elizako 93 goi-kargudunen kontrako salaketak daude.

Australia
Australia
Apaizen kontrako 4.500 pederastia kasu salatu dituzte Australian

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako eliza katolikoak egindako 4.500 bat pederastia kasu salatu dituzte. Antza denez, apaizek 1980 eta 2015 urteen artean egin zizkieten sexu-abusuak, biktimak adingabeak zirenean. Gizonek salaketa gehienak jarri dituzte (% 78).

“Umeei entzungor egin zieten, edo, okerrago oraindik, beraiek izan ziren zigortuak. Salaketak ez zituzten inoiz ikertu”, adierazi du Gail Furness gertakariak ikertzen dituen batzordearen abokatuak. Astelehen honetan, pederastia kasu horien aurrean eliza katolikoak izandako jarrera azaldu eta batzordeak bildutako datuen berri eman du.

Furnessek azaldu duenez, dagoeneko 4.444 salaketa bildu dituzte. Ehunka erlijiosoen aurkako salaketak daude, tartean; elizako 93 goi-kargudunen kontrakoak. Arrazoi horregatik, Australiako apaiz gehienek gertakariak ikertzen dituen batzordearen aurrean deklaratu beharko dute.

Mutilen kasuan, batez beste 11,6 urte zituzten abusuak pairatu zituztenean. Nesken kasuan, berriz, gazteagoak zirenean jasan zituzten abusuak (batez beste 10,5 urte zituzten). Dena dela, batez beste 33 urte itxaron zuten salaketa aurkeztera ausartu ziren arte. Guztira, 1.880 apaiz ikertuko dituzte, adingabeen aurkako abusuen egileak direlakoan.

Gertakariak ikertzen dituen batzordearen abokatuak eliza katolikoak izandako jarrera kritikatu du. Ildo horretatik, biktima guztien testigantzak “tamalez oso antzekoak” direla ziurtatu du. “Dokumentuak ez zituzten gorde edo desagerrarazi zituzten. Gaia sekretupean gorde zuten, eta estalketa nagusi izan zen”, gaineratu du.

Era berean, gertatutako ikertzeko orduan Vatikanoak jarritako traba guztiak kritikatu ditu Furnessek, eta abusuen inguruko informazioa lortzeko orduan zailtasun ugari aurkitu dituztela jakinarazi du.

“Elizak gertatutakoa deitoratzen du, eta nik iraganean izandako errakuntzak deitoratzen ditut, pertsona asko mindu zirelako (…).  Ziur naiz azkenean eliza apalena izatea lortuko dugula, eta gai horrekiko jakitunagoak eta errukiberagoak izango gara aurrerantzean”, esan du prelatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Delituak azken ordukoa Albisteak Australia azken albisteak Haurtzaroa albisteak Sexu erasoak Sexu abusuak Elizan Vatikanoko azken ordukoa