Mundua -
Berkeleyko unibertsitatea
Ultra baten hitzaldia bertan behera AEBn, martxa bortitz bategatik
Yiannopoulos greziar-britainiar idazle polemikoak eman behar zuen hitzaldia. Breitbart eskuin muturreko komunikabidearen editorea da, lehen Bannon Etxe Zuriko egungo estrategia buruak zuzendu zuen.
agentziak | erredakzioa
Milo Yiannopoulos ultraeskuindarrak bertan behera utzi behar izan du Kaliforniako Unibertsitatean (Berlekey, AEB) emango zuen hitzaldia, campusean egindako protesta bortitzen ondorioz.
"Berkeleyko campusetik atera naute, ezkerreko manifestari bortitzek barrikadak egin, suak piztu eta harriak eta petardoak leihoen aurka jaurti ostean", esan du Yiannopoulosek Facebook sare sozialean duen kontuan.
Ehunka manifestarik bat egin dute arratsaldean zehar gehiengo ezkertiarreko campus horretan, eta horietako batzuek aurre egin diete agintariei.
Ekitaldia bertan behera geratu ostean, manifestazio bortitza baretu eta ospakizuna egin dute musika eta dantzekin, baina polizi ugariren zaintzapean.
Yiannopoulos greziar-britainiar idazle polemikoa Breitbart eskuin muturreko komunikabidearen editorea da. Lehen Bannon Etxe Zuriko egungo estrategia buruak zuzendu zuen hedabidea.
Barrikadak, Kaliforniako Unibertsitateko protestan. Argazkia: EFE