Mundua -

AEB

AEBko enpresa ugari Trumpen aurka agertu dira azken orduotan

Donald Trumpek musulmanen inguruan sinatutako dekretuaren aurrean AEBko enpresa garrantzitsuenetako zuzendariek bat egin dute.

Protestak AEBn. Argazkia: EFE
Protestak AEBn. Argazkia: EFE
Protestak AEBn. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trumpek musulmanak nagusi diren herrialdeetako hiritarrei eragiten dien erabakiaren aurrean, Ameriketako Estatu Batuetako enpresa garrantzitsuenetako enpresaburuek bat egin dute eta gogor kritikatu dute AEBko presidente berriak sinatutako dekretua.

Lloyd Blankfein Goldman Sachs taldeko zuzendari nagusiak joan den igandean bere langileei esan zienez, ?guk ez dugu politika hori babesten?. Goldman Sachs finantza eta inbertsio talde handietako bat da.

AEBko presidente berriak joan den ostiralean sinatu zuen nazioartean polemika handia sortu duen dekretua, zeinaren bidez gehiengo musulmana duten zazpi herrialdeetako errefuxiatuei ateak ixten dizkiete, herrialdeak mehatxu terroristari aurre egin behar diola arrazoituta.

?Arrakasta lortu ahal izateko, gurekin lan egiten duten gizonek zein emakumeek gure herrialdeetako dibertsitatea eta kultur aniztasuna islatu behar dute?, azpimarratu zuen Goldman Sachs taldeko zuzendari exekutiboak. Hala, finantza taldeak betidanik defendatu duen oinarrizko irizpidea dela gaineratu zuen.

?Pentsaera eta jatorri ezberdina duten pertsonak erakarri, babestu eta motibatu behar ditugula esan nahi du horrek. Dibertsitatea ez da aurrean dugun aukera bat, behar bat baizik?, ziurtatu zuen AEBko enpresaburuak.

Ildo horretatik, jatorri ezberdineko pertsona guztiekiko errespetua erakutsi behar dela eta dibertsitateak dakarren aberastasunean ohartu behar garela nabarmendu du Ford AEBko automobil ekoizle garrantzitsuenak.

Arrazoi horregatik, Trumpek sinatutako dekretua automobil ekoizlearen printzipioen aurka egiten duela eta, ondorioz, ez dutela erabaki hori babesten azaldu du Mark Fields Fordeko zuzendari nagusiak.

AEBko enpresa garrantzitsuenetako enpresaburuen erantzunaz gain, teknologiarekin lotutako enpresa askok ere beraien iritziak plazaratu dituzte asteburu honetan.

Ildo horretatik, Apple etorkinei esker existitzen dela ziurtatu du Tim Cook, enpresa horretako zuzendari exekutiboak.

Halaber, Sundar Pichai Googleko zuzendari nagusiak gogora ekarri duenez, etorkinak hartzeko orduan Ameriketako Estatu Batuek eskuak zabalik izan dituzte.

Beste alde batetik, Starbucks nazioarteko kafe kateak gogor kritikatu du musulmanak nagusi diren herrialdeetako hiritarrei eragiten dien erabakia, eta datozen bost urteotan 10.000 errefuxiatu kontratatzeko asmoa duela iragarri du.

?AEBko Gobernu berriak onartzen dituen erabakiak ziurgabetasun handia sortzen dute, eta ezin gara isilik geratu?, esan du Howard Schultz Starbuckseko zuzendari exekutiboak.

Trumpen inguruko kezkak gero eta ugariagoak dira, esan du Peter Cardillo First Standard Financialeko zuzendariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump albisteak