Mundua -

lehen neurrienetako batzuk

Immigrazio eta mugei buruzko lehen neurriak onartuko ditu gaur Trumpek

Aurreikusi dute presidente berriak errefuxiatuak hartzeko programa bertan behera utzi, herrialde gatazkatsuetako etorkinak sartzea galarazi eta Mexikoko mugan harresia egitea onartuko duela.

Keystone XL eta Dakota Access oliobideak egiteko sinadura, atzo, Bulego Obalean. Argazkia: EFE
Keystone XL eta Dakota Access oliobideak egiteko sinadura, atzo, Bulego Obalean. Argazkia: EFE
Keystone XL eta Dakota Access oliobideak egiteko sinadura, atzo, Bulego Obalean. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Estatu Batuetako (AEB) presidenteak immigrazioari, mugetako segurtasunari eta errefuxiatuei buruzko bere lehen neurriak gaur bertan, asteazkena, hartzea espero da, tokiko zenbait hedabidek aurreratu dutenez.

Hedabideek funtzionario anonimoak aipatu dituzte, informazio-iturri gisa, eta, haien arabera, baliteke Trumpek errefuxiatuak hartzeko programa bertan behera uztea, herrialde gatazkatsuenetatik joandako etorkinen sarrera debekatzea eta Mexiko eta AEBn arteko harresia egiteko lehen urratsak ematea.

CNNek argitaratu duenez, herrialde gatazkatsu horiek Siria, Libia, Somalia, iran, Irak eta Sudan lirateke.

Trumpek Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren instalazioetan egitekoa den ekitaldi batean sinatuko ditu neurriak. Aurreko ostiralean berretsi zuen Senatuak erakunde horretako zuzendari berria John Kelly erretiroa hartua zuen jenerala izango dela.

Politico hedabideak dioenez, agiririk gabeko pertsonek hildako biktimen familiak gonbidatu ditu Trumpek ekitaldira. Kanpainan gaizkileak erbesteratzeko asmoa zuela iragarri zuen, eta baliteke zentzu horretan ere neurriren bat hartzea.

Immigrazioarekiko zorroztasuna, halaber, Trump Etxe Zurira eramaten lagundu zion promesetako bat izan da, Hillary Clinton ezustean irabazita, aurreko azaroaren 8an.

Obamak egin nahi izan ez zituen oliobideak

Gainera, presidente estatubatuarrak albiste ona ekarri zion petrolioaren industriari, eta txarra herrialdeko ekologistei, Barack Obamak bi oliobide egiteko geldiarazi zuen eraikuntza -ingurumenari kalte egingo ziotelakoan- ahalbidetu zuelako.

Bi neurri berri horiek sinatuta, Trumpek ateak zabaldu dizkio Keystone XL eta Dakota Access oliobideak jarraitzeko lanari, baldin eta bere gobernuarekin "baldintzak eta zehaztapenak negoziatzeko" prest baldin badaude.

"Ikusiko dugu oliobide (Keystone) hori eraikitzerik dugun. Lanpostu asko (sortuko ditu), 28.000 lanpostu. Lanpostu oso onak hirigintzaren sektorean", esan zuen Trumpek hedabideen aurrean Bulego Obalean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Barack Obama Hauteskundeak AEB argazkiak Gaurko azken ordukoa Trump gaur Albisteak Melania Trump Mexiko Trump hesia