Mundua -
Ekialde Hurbila
Zisjordaniako kolonietan 2.500 etxe eraikitzea onartu du Netanyahuk
Igandean, Israelgo lehen ministroak iragarri zuen kendu egingo dituela Ekialdeko Jerusalemen asentamenduak hedatzeko mugak.
AGENTZIAK |ERREDAKZIO
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eta Avigdor Lieberman Defentsa ministroak Zisjordanian 2.500 etxebizitza eraikitzea onartu dute astelehen honetan. Gehienak Palestinako lurralde okupatuetako kolonietan egingo dituzte.
Era berean, Hebronetik gertu industriagune bat eraikiko dutela ere iragarri dute.
Igandean, Netanyahuk iragarri zuen kendu egingo dituela Ekialdeko Jerusalemen asentamenduak hedatzeko mugak.
Orain arte, mugak zeuden bertan etxeak eraikitzeko, nazioartearen presioen ondorioz.
Nolanahi ere, Donald Trump AEBko presidente aukeratu zutenetik, Israelen ugaritu egin dira koloniak handitzea eskatzen duten ahotsak.