Mundua -

Nazioarteko polemika

Turkia Israelen barkamenaren zain oraindik, ontzidiaren erasoagatik

Europako Gaien ministro turkiarrak adierazi duenez, Israelek barkamena eskatu behar du 9 lagun hil ziren erasoagatik eta Gazaren blokeoa legez kanpokoa dela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkia ''Askatasunaren Ontizidiaren'' kontra egindako erasoagatik Israelen barkamenaren zain dago oraindik. Erasoa iragan maiatzean izan zen eta bederatzi turkiar hil egin zituen Israelgo Armadak.

Egemen Bagis Europako Gaien ministro turkiarrak Israelek barkamena eskatu behar duela Gazara laguntza zeraman ontzi turkiarraren kontra egindako erasoagatik.

"30 bala aurkitu zituzten ontzian hildako turkiarren bederatzi gorpuetan", adierazi du ministroak, Israelek Gazari egindako blokeoa legez kanpokoa dela gehituz.

"Israelen segurtasuna palestinarren segurtasuna bezain garrantzitsua da. Bakea ikusi nahi dugu Ekialde Ertainean, eta horretarako Israel eta Palestinaren arteko elkarlana beharrezkoa da", adierazi du ministroak.

Benjamin Netanyahu lehen ministroak bere herrialdeak barkamenik eskatuko ez duela ziurtatu du, eta erasoagatik oraindik ez dute erabaki Turkiari ordainik ematea.

"Israelek ezin du barkamenik eskatu bere soldaduak ia hiltzen dituen jendetza baten erasoagatik. Hori esanda, heriotzak deitoratu ditugu", adierazi zuen atzo Netanyahuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea