Mundua -

Turkiari

Israelek ez du ontzidiaren aurkako erasoarengatik barkamenik eskatuko

"Jendetzak soldaduei eraso egin zien eta ia hil zituen, ondorioz, Israelek ezin du barkamenik eskatu", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Askatasunaren Ontzidia''ren kontrako erasoarengatik Israelek Turkiari barkamena eskatuko ez diola esan du gaur Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Era berean, Turkia konpentsatzea aztertu ez dutela onartu du Netanyahuk. Eraso horretan bederatzi turkiar hil ziren.

"Jendetzak soldaduei eraso egin zien eta ia hil zituen, ondorioz, Israelek ezin du barkamenik eskatu. Hau esanda, hildakoak izatea deitoratzen dugu", adierazi du Netanyahuk Israelgo telebista batean egindako elkarrizketan.

Biktimen senideei kalte-ordaina emateko aukeraz galdetu diotenean, oraindik ez dutela "eztabaidatu" erantzun du Netanyahuk.

Ontzidia laguntza humanitarioarekin Gazara zihoan eta Israelgo Armadak maiatzaren 31n eraso egin zion nazioarteko uretan. Israelek Turkiarekin zituen harremanak erabat okertu ditu eraso horrek. Turkia Israelen aliatu musulman nagusia da. Duela urte eta erdi Israelek Gazan egindako operazioak ez zuen batere lagundu. Eraso horretan 1.400 bat palestinar hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea