Mundua -

Gatazka

Errusia indar militarrak murrizten hasi da Sirian

Errusiako Armada Sirian dituen indarren zati bat ateratzen hasi da, Vladimir Putin presidenteak hala aginduta.

Alepo.Artxibo irudia
Alepo.Artxibo irudia
Alepo.Artxibo irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Armada Sirian dituen indarren zati bat erretiratzen hasi da ostiral honetan, Vladimir Putin presidenteak hala aginduta, Interfax albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Errusiako Armadako Estatu Nagusiak "kontingente militarraren murrizketarako" operazioen hasiera berretsi du, ohar baten bitartez.

"Vladimir Putin Indar Armatuen komandante nagusiaren erabakiarekin bat eginda, Errusiako Defentsa Ministerioak Sirian dituen tropak murrizten hasi da", Valeri Gerasimov Estatu Nagusiko buruak azaldu duenez.

'Kuznetsov Almirante' abioiak eramateko ontzia Errusiako uretara erretiratuz hasi da operazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Errusia argazkiak Vladímir Putin argazkiak Gaurko azken orduko albistea Siria albisteak gaur