Mundua -

Kunduz

Gutxienez 11 hildako, talibanek Afganistanen egin duten erasoan

Britainiar bat, alemaniar bat, filipinar bat eta afganiar bi hil dira AEBetako agentzia baten aurkako erasoan. Gutxienez 24 lagun zauritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 11 lagun hil, horien artean hiru atzerritar, eta 24 zauritu dituzte talibanek agentzia estatubatuar baten aurka egin duten atentatuan. Afganistaneko iparraldean kokatutako Kunduz hirian izan da erasoa, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Iturri beraren arabera, atzo iluntzeko 03:00etan (22.30 GMT) jazo da erasoa. Bi pertsonek lehergailuak zartarazi zituzten bulegoaren sarreran eta ondoren, erasotzaile gehiago eraikinera sartu ziren. Segurtasun indarren eraikina inguratu zuten eta bost orduko tiroketa izan zen.

Britainiar bat, alemaniar bat, filipinar bat eta afganiar bi hil dira AEBetako agentziaren aurkako erasoan.

"Victoria" erasoaldia

Jalalabad hiriko aireportuari eta base militar bat iarrakastarik gabe eraso egin ondoren, azken hiru egunetan talibanek egin duten bigarren atentatua da honakoa.

Talibanek maiatzean iragarri zuten "Victoria" izeneko erasoaldiaren hasiera. Afganistanen dauden nazioarteko soldaduak eta atzerriko interesak dituzte jomuga, besteak beste.

2001ean Afganistaneko inbasioa hasi zenetik, guztira 102 lagun hil dira eta ekaina izan da, ordutik honako hilabeterik odoltsuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea